Itxaron, mesedez...
Itxaron, mesedez...
Hizkuntza aukeratu
Egoitza Elektronikoa EZCABARTE
Egoitza Elektronikoa
EZCABARTE

Obra handiko lizentzia eskaera

aren armarria EZCABARTE
Egoitza Elektronikoa > Obra handiko lizentzia eskaera

Obra handiko lizentzia eskaera

Helburua

Lizentzia eskuratzea eraikinaren egiturari eta/edo fatxadari eragiten dieten eraikuntza berriko obretarako, handitze- edo berritze-lanetarako eta igerilekuetarako.

Izapidea nork egin dezakeen

Edozein pertsona fisiko edo juridiko, pertsonalki edo ordezkari bidez.

Tramitea nola egin daitekeen

  • Telematikoki: orri honen behealdean dagoen Instantzia berria botoiaren bidez.
    • Eskatzailea administrazio publikoekin elektronikoki harremanak izan BEHAR DITUEN PERTSONA JURIDIKOA EDO SUBJEKTUA bada, horrela bakarrik aurkeztu ahal izango du.
  • Aurrez aurre, udaletxeko bulegoetan.

Aurkeztu beharreko agiriak

  • Obra-lizentziaren eskaera betata eta interesdunak edo ordezkariak sinatuta.
  • Proiektu teknikoa, teknikari eskudunak idatzia eta dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, formatu digitalean edo Nafarroako Gobernuaren proiektuen kontsignako lokalizatzaile-zenbakia eta sarbide-gakoa.
  • Hondakinen kudeatzailea kontratatzeko justifikazioa.

Zenbatekoa

Ordenantza Fiskal arautzailean ezarritakoa.

Nola eta noiz ebazten den

  • Eskaera obrei hasiera eman baino lehen egingo da beti. Bide publikoa okupatzeko lizentzia eskatzea, obren izaerak hala eskatzen duenean, obra-eskaeren barruan sartuko da. Ahazten den kasuetan soilik joango da interesduna ondoren eskatzera.
  • Lizentzia eman ondoren obra ez bada egin behar, interesdunak idatziz eskatu beharko du baimena baliogabetzeko.
  • Obrako lizentziak eman eta urtebetera bukatzen dira; epe hori igarotakoan lizentzia berritu behar da.

Aurkeztu beharreko dokumentuen txantiloiak

Eskabidearen baldintzak

  • Eskabideak ez du sinadurarik behar
  • Izapide hau egiteko lehen interesduna ziurtagiri digitalarekin edo Cl@ve-rekin identifikatu behar da
  • Pertsona fisikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Pertsona juridikoak diren eskatzaileak onartzen ditu
  • Beste pertsona fisiko batek ordezkatutako pertsona fisikoak izatea ahalbidetzen du
EZCABARTE - P3110000A
Carretera de Irún, 13
31194 Ezcabarte (Navarra)
Precarga de imagen Precarga de imagen