2021eko tasak eta prezio publikoak. Onespena

2021-02-25
Udalaren akordio eta ebazpenak

Ezkabarteko Udalak, 2020ko abenduaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

1. Bere horretan uztea 2020an indarrean egon diren tasak eta prezio publikoak. Honako hauek:

Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduaren I. eranskina – Udal kiroldegiko tarifak 2021erako:

ABONAMENDUETARAKO TARIFAK 20201ERAKO

Ver tabla completaVer tabla completa

AUKERAK

HILABETEKO TARIFA

TARIFA BAKARRA

ABONAMENDUA JARDUEREKIN

19,00 euro

160,00 euro

GIMNASTIKA (3. ADINA)

95,00 euro

Ver tabla completaVer tabla completa

AUKERAK

TARIFA BAKARRA

KIROL ANITZETARAKO PISTA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35,00 euro

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25,00 euro

Hilabetea

129,00 euro

Hiruhilekoa

377,00 euro

PILOTALEKUA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15,00 euro

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50 euro

Hilabetea

48,00 euro

Hiruhilekoa

142,00 euro

ERABILERA ANITZEKO ARETOA

1 ordu

15,00 euro

PRESTAKUNTZA GELA

1 ordu

11,00 euro

KIROLDEGIA (instalazio osoa)

Egun erdia

60,00 euro

Egun 1

100,00 euro

Ekitaldiak

500,00-1.000,00 euro (*)

(*) Kontuan hartuko da ekitaldia egiteko zenbat langile kontratatu behar diren.

–Txartelaren kopia: 3,00 euro.

–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.

Salbuespenak:

–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, baldin Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURAREN TASAK

–Hornidura sareko hargunea: 535,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,24 euro.

–Hornidura:

• 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.

• 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASA

–Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEAK EGITEAREN ETA JARDUERAK ESKUALDATZEAREN LIZENTZIETARAKO

I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.

Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien tramitazioa: 415,00 euro.

Irekitzeko lizentzia: 210,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

Lizentziak, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez dutenak lokalaren egoera egiaztatzeko: 62,00 euro.

II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia: 310,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.

Lizentziaren birdefinizio bakoitzarengatik, zertarako eta jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitzeko, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko: 520,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

I. epigrafea.

Antolamendurako plan partzial edo bereziak tramitatzea, edo udal plana aldatzea: 520,00 euro.

II. epigrafea.

Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 470,00 euro.

III. epigrafea.

Tramitatzea xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak: 470,00 euro.

IV. epigrafea.

Lizentziak, ematen direnak abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean (abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzkoa).

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

–1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 42,00 euro.

–Azalera txikiagoa bada, banandu edo elkartzen den lurzati bakoitzeko: 42,00 euro.

IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontua) %0,10. Gutxieneko tarifa: 50 euro.

IV.3. Lizentziak eraispen obretarako, eraikitze edo eraberritze lanetarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, baldin aurreko apartatuetan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontua) %0,10. Gutxieneko tarifa: 50 euro.

IV.4 Eraikinak eta instalazioak lehenengoz okupatzeko lizentziak: 160,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK

I. epigrafea.–Lurzoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak etab., jarduera ekonomikoa ez badira:

–Egunean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,00 euro.

–Hilabetean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 3,10 euro.

–Urtean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 20,80 euro.

I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean: 12,50 euro.

I.3 Beste aprobetxamendu batzuk:

–Egunean, metro koadro bakoitzeko: 0,50 euro.

–Hilabetean, metro koadro bakoitzeko: 1,55 euro.

–Urtean, metro karratu bakoitzeko: 12,50 euro.

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, baldin osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar bada, aprobetxamendu partekatua izateagatik, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

II. epigrafea.–Lurgaineko aprobetxamendu bereziak.

–Egunean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 0,30 euro.

–Hilabetean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 6,55 euro.

–Urtean, metro koadro edo zatiki bakoitzeko: 31,25 euro.

III. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

III.1. Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,20 euro.

–Hilabetean, metro koadro bakoitzeko: 3,45 euro.

–Urtean, metro karratu bakoitzeko: 26,05 euro.

III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 6,00 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira: 55,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTU ETA ATERATZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO, IBILGAILUAK GELDITZEKO NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA–PASABIDEEN GAINEKO TASAK

–Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak:

5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 36,00 euro.

6tik 10 plazara bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 62,00 euro.

10 plazatik goitiko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan: 83,50 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea:

a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 32,00 euro urtean.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 11,00 euro egunean.

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA EZKABARTEKO HILERRIEN ERABILERA

–Lurpean ehorztea: 300,00 euro.

–Horma-hilobian ehorztea: 250,00 euro.

–Hobitik ateratzea: 200,00 euro.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ETA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,00 euro.

2. Erabaki honek indarra hartuko du 2021eko urtarrilaren 1ean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2020ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.