Aldaketa, Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

2021-02-08
Udalaren akordio eta ebazpenak

Ezkabarteko Udalak, 2020ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza honen aldaketa:

Herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkabarten, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.