2023ko zerga-tasak, tasak eta prezio publikoak

2023-01-03
Udalaren akordio eta ebazpenak

Ezkabarteko Udalak, 2022ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, gehiengo osoa zuela:

1.a 2022ko zerga-tasak eta tasak bere horretan uztea 2023rako.

Zerga-tasak

1-1. Bere horretan uztea hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa: %0,250.

1-2. Bere horretan uztea eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa: %5.

1-3. Bere horretan uztea hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehazteko indizeak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.

1-4. Bere horretan uztea ekonomia jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuotei aplikatzeko indizea: 1,10.

Tasak eta prezio publikoak

2.a Prezio publikoak ezartzea Udal kiroldegiko instalazioak erabiltzeko. Prezioak taula honetan daude erantsita:

Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduaren I. eranskina – Udal kiroldegiko tarifak 2023rako:

Ikus taula osoa

ABONAMENDUETARAKO 2023KO TARIFAK

AUKERAK

HILABETEKO TARIFA

TARIFA BAKARRA (eurotan)

ABONAMENDUA JARDUEREKIN

20,00 euro

170,00 euro

KIROL ANITZEKO PISTA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

40,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

26,00

Hilabetea

149,00

Hiruhilekoa

437,00

PILOTALEKUA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

18,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

8,00

Hilabetea

60,00

Hiruhilekoa

178,00

ERABILERA ANITZEKO ARETOA

1 ordu

17,00

PRESTAKUNTZA GELA

1 ordu

13,00

KIROLDEGIA (instalazio osoa)

Egun erdia

70,00

Egun bat

125,00

Ekitaldiak

500,00-1.000,00

HAREAZKO PIZTAK (eurotan)

Nafarroako Eskubaloi Federazioko kideak (*) eta bazkideak (4 lagun baino gehiago)

20 euro orduko

Bazkideak (4 lagun baino gutxiago)

10 euro orduko

Bazkide ez direnak (4 lagun baino gutxiago)

15 euro orduko

Beste federazio batzuk eta bazkide ez direnak (4 lagun baino gehiago)

30 euro orduko

(*) Nafarroako Eskubaloi Federazioa.

–Txartelaren kopia: 3 euro.

–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.

–Matrikula: 30 euro (aukerakoa, baja eman nahi bada denboraldia bukatu baino lehen).

Salbuespenak:

–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, baldin Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.

HAREAZKO PISTAREN TARIFAK

Nafarroako Eskubaloi Federazioko kideak eta Ezkabarteko kiroldegiko instalazioetako abonatuak

Ikus taula osoa

ALOKAIRU MOTA

PREZIOA ORDUKO (zenbatekoa eurotan)

ALOKAIRUAREN PREZIOA, GUZTIRA (eurotan)

Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago)

20

20

Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago)

10

10

10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

15

150

10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

8

80

20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

15

300

20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

7

140

Beste kirol batzuen federazioetakoak eta Ezkabarteko instalazioko bazkide ez direnak

Ikus taula osoa

ALOKAIRU MOTA

PREZIOA ORDUKO (zenbatekoa eurotan)

ALOKAIRUAREN PREZIOA, GUZTIRA (eurotan)

Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago)

30

30

Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago)

15

15

10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

20

200

10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

11

110

20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago)

19

380

20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago)

9

180

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DITUENA UR HORNIDURAREN TASAK

–Hornidura sareko hargunea: 535,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,24 euro.

–Hornidura:

  • 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.
  • 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ARAUTZEN DUENA ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN UREN ARAZKETAREN TASA

Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO

I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.

Jarduera-lizentzia eta lizentzia berrien izapidetzea: 415,00 euro.

Irekitzeko lizentzia: 210,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

Lizentziak, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez dutenak lokalaren egoera egiaztatzeko: 62,00 euro.

II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia: 310,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.

Lizentziaren birdefinizio bakoitzeko, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitze aldera, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko: 520,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

I. epigrafea.–Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak tramitatzea: 520,00 euro.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak tramitatzea: 470,00 euro.

III. epigrafea.–Xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak izapidetzea. 470,00 euro.

IV. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1. Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

  • 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 42,00 euro.
  • Azalera txikiagoa bada, bereizten edo elkartzen den lurzati bakoitzeko: 42,00 euro.

–IV.2. Obra lizentziak, tramitazio laburrekoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontua) %0,10. (Gauzatze materialaren aurrekontua) gutxieneko tarifa, 50,00 euro.

–IV.3. Lizentziak eraispen obretarako, eraikitze edo eraberritze lanetarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, baldin aurreko apartatuetan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: OGAren (obra gauzatzeko aurrekontua) %0,10. Gutxieneko tarifa: 50 euro.

–IV.4 Eraikinak eta instalazioak lehenengoz okupatzeko lizentziak: 160,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO

Ikus taula osoa

ZENBATEKOA (eurotan)

I. EPIGRAFEA.–LURZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak eta abar, baldin jarduera ekonomikoa ez badira

–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,00

–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

3,10

–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

20,80

I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean

12,50

I.3. Bestelako aprobetxamenduak

–Egunean, metro karratu bakoitzeko

0,50

–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

1,55

–Urtean, metro karratu bakoitzeko

12,50

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, baldin osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar bada, aprobetxamendu partekatua izateagatik, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

II. EPIGRAFEA.–LURGAINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,30

–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

6,55

–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

31,25

III. EPIGRAFEA.–LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

III.1. Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,20

–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

3,45

–Urtean, metro karratu bakoitzeko

26,05

III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

6,00

IV. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK

Baldin aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez badira iristen aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira

55,00

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA ATERATZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA ERA GUZTIETAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO–PASABIDEEN GAINEKO TASAK

–Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak.

5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan, 36,00 euro.

6-10 plazako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan, 62,00 euro.

10 plazatik gorako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan, 83,50 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea.

a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 32,00 euro urtean.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 11,00 euro egunean.

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA EZKABARTEKO HILERRIEN ERABILERA

–Lurpean ehorztea: 300,00 euro.

–Nitxoetan ehorztea: 250,00 euro.

–Hobitik ateratzea: 200,00 euro.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ETA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,00 euro.

3.a Erabaki honek indarra hartuko du 2023ko urtarrilaren 1ean.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzendua Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien epaitegiari edo salari, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Ezkabarten, 2022ko urriaren 21ean.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.