2022rako zerga-tasak, karga-tasak eta prezio publikoak

2022-04-05
Udalaren akordio eta ebazpenak

Ezkabarteko Udalak, 2021eko abenduaren 16an egin osoko bilkuran, onetsi zuen espediente bat, tasen, zerga-tasen, prezio publikoen eta gainerako ordainarazpenen gainekoa, horiek aplika daitezen 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Espedientea jendaurrean egon zen 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita (2022ko 21. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 31koa), interes legitimodunek azter zezaten, eta egoki jotako erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez zitzaten, jarritako epearen barnean; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta harekin bat heldu den gainerako legediarekin.

Ez denez erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, behin betiko onesten dira eta argitara ematen dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera aplikatuko diren tasak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak.

ZERGA-TASAK

1-1. Hiri-lurraren eta landa-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa bere horretan uztea: %0,250.

1-2. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko, karga-tasa hau ezartzea: %5.

1-3. Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko oinarria zehazteko, bere horretan uztea indizeak, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan xedatutakoaren arabera (Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legea).

Aplikatu beharreko tasa %15 izanen da.

1-4. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren gutxieneko kuotetarako, 1,40 indizea ezartzea.

1-5. Erabaki honek 2022ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

TASAK ETA PREZIO PUBLIKOAK

Ezkabarteko Udalaren kirol instalazioen erabilera arautzen duen erregelamenduaren I. eranskina – Udal kiroldegiko tarifak 2022rako:

Abonuen tarifak 2022rako

Ver tabla completaVer tabla completa

AUKERAK

HILABETEKO TARIFA

TARIFA BAKARRA (eurotan)

Abonua jarduerekin

19,00

160,00

Hirugarren adinekoendako gimnastika

95,00

KIROL ANITZEKO PISTA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

35,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

25,00

Hilabetea

129,00

Hiruhilekoa

377,00

PILOTALEKUA

Pista osoa, ordubetez eta argiarekin

15,00

Pista osoa, ordubetez eta argirik gabe

7,50

Hilabetea

48,00

Hiruhilekoa

142,00

ERABILERA ANITZEKO ARETOA

1 ordu

15,00

PRESTAKUNTZA GELA

1 ordu

11,00

KIROLDEGIA (instalazio osoa)

Egun erdia

60,00

Egun bat

100,00

Ekitaldiak

500,00-1000,00

–Txartelaren kopia: 3 euro.

–Ordainagiriak itzultzearen gastuak: 2 euro.

–Matrikula: 30,00 (aukerakoa, baja eman nahi bada denboraldia bukatu baino lehen).

Salbuespenak:

–Tarifa edo prezio publikoa ordaintzetik salbuetsita egonen dira Ezkabarteko kirol elkarteak eta klubak, baldin Udalak baimena ematen badie liga edo lehiaketetarako kirol instalazioak erabiltzeko, gehienez ere astean 6 orduz.

Hareazko pistaren tarifak:

–Nafarroako Eskubaloi Federazioko kideak eta Ezkabarteko instalazioko abonatuak.

Ver tabla completaVer tabla completa

PREZIOA, ORDUKO

Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago) 20 euro

20 euro

Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago) 10 euro

10 euro

10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) 150 euro

15 euro

10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) 80 euro

8 euro

20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) 300 euro

15 euro

20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) 140 euro

7 euro

Beste kirol batzuen federazioetakoak eta Ezkabarteko instalazioko bazkide ez direnak

Ver tabla completaVer tabla completa

PREZIOA, ORDUKO

Ordubeteko alokairua (4 lagun baino gehiago) 30 euro

20 euro

Ordubeteko alokairua (4 lagun edo gutxiago) 15 euro

15 euro

10 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) 200 euro

20 euro

10 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) 110 euro

11 euro

20 orduko bonua (4 lagun baino gehiago) 380 euro

19 euro

20 orduko bonua (4 lagun edo gutxiago) 180 euro

9 euro

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

–Hornidura sareko hargunea: 535,00 euro.

–Hiru hilabeteko kuota finkoa: 4,24 euro.

–Hornidura:

  • 60 m³ bitarte hiruhilekoan: 0,2498 euro.
  • 60 m³-tik gora hiruhilekoan: 0,7184 euro.

ORDENANTZA FISKALA, ESTOLDERIAREN ETA HONDAKIN-UREN ARAZKETAREN TASA ARAUTZEN DUENA

Saneamendu sareko hargunea: 355,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO

I. epigrafea.–Jarduera sailkatuak.

Jarduera lizentzia eta lizentzia berrien izapidetzea: 415,00 euro.

Irekitzeko lizentzia: 210,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

Lizentziak, Udalaren zeregin tekniko nahiz juridikorik behar ez dutenak lokalaren egoera egiaztatzeko: 62,00 euro.

II. epigrafea.–Jarduera kaltegabeak.

Irekitzeko lizentzia: 310,00 euro.

Jarduera eskualdatzea: 210,00 euro.

III. epigrafea.–Lizentziaren definizio berria, kafetegi-taberna jarduerarako.

Lizentziaren birdefinizio bakoitzeko, jardueraren izena eta funtzionamendu-araubidea egokitze aldera, ostatu berezi edo ikuskizunetarako kafetegi bilakatzeko: 520,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA LIZENTZIAK EMATEKO ETA HIRIGINTZAKO JARDUKETAK EGITEKO

I. epigrafea.–Antolamendurako edo Udal Plana aldatzeko plan partzial edo bereziak izapidetzea.

520,00 euro.

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak izapidetzea.

470,00 euro.

III. epigrafea.–Xehetasun-azterketak, birpartzelazio eta urbanizazio proiektuak eta haien aldaketak izapidetzea.

470,00 euro.

IV. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

IV.1.–Finken partzelaziorako, eta haiek bereizteko edo elkartzeko lizentziak: azaleraren arabera likidatuko dira.

  • 1.000 metro karratu edo zatiki bakoitza: 42,00 euro.
  • Azalera txikiagoa bada, bereizten edo elkartzen den lurzati bakoitzeko: 42,00 euro.

IV.2.–Obra lizentziak, izapidetze laburtukoak:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: obra gauzatzeko aurrekontuaren (OGA) %0,10. Gutxieneko tarifa, 50,00 euro.

IV.–Lizentziak eraispen, eraikitze edo eraberritze obretarako, instalazioetarako, zuhaitz-mozketarako, errotuluen instalaziorako eta, oro har, lizentzia behar duten gainerako ekintzetarako, baldin aurreko apartatuetan ez badaude:

Tasa honen kuota kalkulatzeko, 10. artikuluan xedatuari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari honako karga-tasa hau aplikatuko zaio: obra gauzatzeko aurrekontuaren (OGA) %0,10. Gutxieneko tarifa, 50,00 euro.

IV.4.–Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik 160,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA HERRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORUAREN, LURGAINAREN ETA LURPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIAK EGITEKO

Ver tabla completaVer tabla completa

I. EPIGRAFEA.–LURZORUKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

I.1. Aldamioak, hesiak, obren edukiontziak eta abar, baldin jarduera ekonomikoa ez badira

–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0

–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

3,10

–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

20,80

I.2. Mahaiak, aulkiak, beladoreak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, urtean

12,50

I.3 Bestelako aprobetxamenduak

–Egunean, metro karratu bakoitzeko

0,50

–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

1,55

–Urtean, metro karratu bakoitzeko

12,50

(*) Aprobetxamendu berezietan, hala nola eremu publikoaren okupazioan edo merkatu txikietan, auzoetako festetan eta gainerako aprobetxamenduetan, baldin osasun, garbiketa edo zaintza zerbitzuen esku hartzea behar bada, aprobetxamendu partekatua izateagatik, %100eko errekargua ezartzen ahalko da.

II. EPIGRAFEA.–LURGAINEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

–Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,30

–Hilabetean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

6,55

–Urtean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

31,25

III. EPIGRAFEA.–LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIAK

III.1. Egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko

0,20

–Hilabetean, metro karratu bakoitzeko

3,45

–Urtean, metro karratu bakoitzeko

26,05

III.2. Gasbideak, metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean

6,00

IV. EPIGRAFEA.–GUTXIENEKO ESKUBIDEAK

Baldin aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ez badira iristen aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara, honako hauek ordaindu beharko dira

55,00

ORDENANTZA FISKALA, TASAK ARAUTZEN DITUENA IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA ATERATZEKO, ETA EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO, APARKALEKU ESKLUSIBORAKO ETA ERA GUZTIETAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO–PASABIDEEN GAINEKO TASAK

–Ibilgailuak espaloietan barna sartzea eta ateratzea:

a) Gau eta eguneko pasabideak.

5 plaza bitarteko garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan, 36,00 euro.

6-10 plazako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan, 62,00 euro.

10 plazatik gorako garajeak, metro lineal eta urte bakoitzeko, bide guztietan, 83,50 euro.

b) Ordutegi mugatuko pasabideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %50eko murrizketarekin.

c) Ibilgailuendako sarbideak:

1. puntuko taula aplikatuko da, %75eko murrizketarekin.

–Eremu publikoa aparkaleku esklusiborako erreserbatzea:

a) Bidaiariendako zerbitzu erregular edo aukerakoen abiaburuko, erdibideko edo helmugako geralekuetako aparkaleku esklusiboa, galtzadaren metro lineal edo haren zatiki bakoitzeko, bide guztietan, 32,00 euro urtean.

b) Noizbehinkako beharrak direla-eta gertatzen diren erabilera desberdinetarako, metro lineal bakoitzeko, bide guztietan, 11,00 euro egunean.

UDAL ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA EZKABARTEKO HILERRIEN ERABILERA

–Lurpean ehorztea: 300,00 euro.

–Nitxoetan ehorztea: 250,00 euro.

–Errautsak ehorztea: 125,00 euro.

–Hobitik ateratzea: 200,00 euro.

ORDENANTZA, ARAUTZEN DUENA ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ANIMALIAK ETA ETXEKO ANIMALIAK EDUKITZEA

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko udal lizentziaren tramitazioa: 30,00 euro.

Ezkabarten, 2022ko martxoaren 2an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.