Fidantza edo abala itzultzea

Xedea

– Obra edo hornidura egikaritzeko berme gisa jarritako fidantza edo banku-abala itzultzeko eskaera.

Nork egin dezake izapidea?

– Alderdi interesdun gisa jokatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.

Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak

– Itzulketa eskatzeko eskabidea.
– Fidantza edo abala jarri izanaren agiriaren fotokopia eranstea komeni da.

Nola eta noiz ebazten da?– Kontzeptualki, fidantza bat banku-entitate batean diru-kopuru bat gordailuan uztea da eta gordailu edo transferentzia hori egiaztatzen duen bankuko agiri baten bitartez justifikatzen da. Abala, berriz, abala eskatu zaion enpresaren erantzule egiten dela adieraziz banku-entitateak sinatu eta emandako agiria da.
– Fidantzen kasuan, arlo edo teknikari eskudunak egiaztatu eta ontzat eman ondoren, esku-hartzaileak banku-transferentzia egingo du itzulketa gauzatzeko.
– Abalen kasuan, bere garaian gordailuan utzitako abala egiaztatzen duen agiria sailak interesdunari igorriko dio.
– Izapidetzeko epea: gehienez hilabete.

Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?

– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.