Xedea
– Kontribuzio, Zirkulazio, EJZ eta Pasabideen zerga edo tasen aldizkako ordainagirien banku-helbideratzea.
Eskatzaileak/Onuradunak
– Edozein pertsona fisiko edo juridiko interesdun.
Baldintzak
– Zergaduna edo ondasunen ordainagiriaren titularra izatea.
Izen ematea/Eskaera
– Bulegoan: kontu horretan helbideratu nahi diren zergak zehazten ez badira, udalak eskatzailearen izenean egiten dituen aldizkako zerga guztiak helbideratuko dira.
– Eskaera bat egin behar da ordainagiriaren titular bakoitzeko, ondasun berarako bada ere edo senideak badira ere.
– Borondatezko ordainketa-aldia amaitzeko data baino, gutxienez, 2 egun lehenago egin behar da eskaera. Bestela, helbideratzeak ez du eraginik izango ordainagiri horretatik aurrera, egiten diren hurrengoetatik aurrera baizik.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
– Eskabide-eredua beteta.
– Eskabide orokorra eskatzaileak edo horren ordezkariak sinatuta.
Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?
– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.