2024rako lan publikoaren eskaintza

2024-02-22
Enplegu publikoa

Ezkabarteko Udaleko alkateak, 2024ko urtarrilaren 25eko ebazpen baten bidez, onetsi zuen 2024. urteko lan publikoaren eskaintza, honako hauei jarraikiz:

Alkatetza honek agindu zuen espediente bat abiaraz zedila, aurtengo ekitaldirako lan publikoaren eskaintza onesteko.

Bat etorriz ezarrita dagoenarekin Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 91.1 artikuluan eta Toki Araubidearen arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onesten duen apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 128.1 artikuluan, toki-entitateek hilabeteko epean, aurrekontua onesten denetik zenbatzen hasita, onetsi eta argitaratu behar dute lan publikoaren eskaintza, zorrozki betez, batetik, Estatuaren oinarrizko legedian xedatuta dagoena funtzio publikoari buruz, eta, bestetik, arau bidez ezartzen diren irizpideak Estatuaren oinarrizko legedia garatzeko; hori guztia, behar bezala koordinatzeko gainerako administrazio publikoetako enplegu eskaintzekin.

Aintzat hartuta Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren 70. artikuluan (urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen) honako hau xedatuta dagoela: langile berriak laneratuz hornitu behar diren giza baliabideen beharrak (aurrekontuan zuzkidura dutenak), lan publikoaren eskaintzaren bidez beteko dira, edo langile beharrak hornitzeko antzeko kudeaketa tresna baten bidez. Beraz, agindutako lanpostuetarako hautaketa-prozeduretarako deialdia egin beharko da, eta gehienez ere ehuneko hamar gehiagorako. Horien deialdiak egiteko gehieneko epea ezarri beharko da.

Aintzat hartuta lan publikoaren eskaintza gauzatzeko hiru urte daudela, eta epe hori ezin dela luzatu.

Aintzat hartuta aurkeztutako proposamenak bete egiten dituela abenduaren 23ko 31/2022 Legean ezarritako mugak lan publikoaren eskaintzei dagokienez (Estatuko Aurrekontu Orokorrak onesten dituen legea 2023. urterako).

Aintzat hartuta udal honek, 2023ko abenduaren 28ko bilkuran, onetsi zituela udalaren aurrekontu orokorra (eragiten diona 2024ko lan publikoaren eskaintzari), langileen plantilla eta lanpostuen zerrenda.

Aintzat hartuta udaleko kontu-hartzailetzak aldeko txostena eman duela proposamenari buruz.

Aintzat hartuta proposamena negoziatu egin dela langileen ordezkariekin, aplikatu beharrez xedatuta dagoena urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 36.3, 37.1.c) eta 37.1.l) artikuluetan (Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bateginaren onesten du legegintzako errege-dektretu horrek).

Ikusirik 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 88. artikulua eta hurrengoak (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutua) eta ekainaren 8ko 113/1985 Foru Dekretuaren 40. artikulua eta hurrengoak (Sartzeko Erregelamendua).

Aintzat hartuta alkatetza honi dagokiola lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena, hala xedatuta baitago Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22.1.h) artikuluan.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea lan publikoaren eskaintza hau aurtengo ekitaldirako:

1.–Karrerako funtzionarioak.

–Lanpostu zenbakia: 3.1.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,01. Arriskuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

–Lanpostu zenbakia: 3.2.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,01. Arriskuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

–Lanpostu zenbakia: 3.3.

Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %30,01. Arriskuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu hutsa. Hizkuntza-eskakizuna: ez.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Aditzera ematen dut, jakin dadin eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dut ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta bi hilabeteko epean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30., 114.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak), edo, bestela,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Berraztertzeko errekurtsoa jarriz gero, ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri berraztertzeko errekurtsoaren berariazko ebazpena jakinarazten ez den arte edo hilabete igarotzen ez den bitartean jakinarazpenik jaso gabe. Izan ere, epe hori igarotakoan, administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela ulertu beharko da.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Ezkabarten, 2024ko urtarrilaren 25ean.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

 

Iragarkiaren kodea: L2402378