Xedea
– Espaloiak zeharkatuz ibilgailuak sartu eta ateratzeko baimena eteteko eskaera.
Nork egin dezake izapidea?
– Pasabide-baimena duen edozein pertsona fisiko edo juridikok.
Nola egin daiteke izapidea? / Aurkeztu beharreko agiriak
– Eskabide orokor sinatua baja eskatuz.
Nola eta noiz ebazten da?
– Baja emateko ebazpenean pasabideko plakak entregatzeko eta espaloi-zintarria hasierako egoeran uzteko eskatzen zaio eskatzaileari. Lanak udal-zerbitzuek egiten badituzte, titularrari ordainaraziko zaizkio.
– Hori egin ondoren, pasabidea eman zitzaionean jarritako fidantzaren ordainketa-gutunaren kopia aurkeztu beharko du udal-bulegoetan; orduan, fidantza itzuliko zaio.
Non kontsulta daiteke izapidetze-egoera?
– Hemen kontsulta daiteke: Herritarren karpeta – Nire espedienteak.